Dziga Vertov
Dziga Vertov | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bialystok, 1896ko urtarrilaren 2a |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Heriotza | Mosku, 1954ko otsailaren 12a (58 urte) |
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Yelizaveta Ignatevna Svilova (en) (1929 - 1954) |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, film-zuzendaria, film-muntatzailea, argazki-zuzendaria eta errealizadorea |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
|
Dziga Vertov (errusieraz: Дзига Вертов; ukraineraz: Дзиґа Вертов; Białystok, 1896ko urtarrilaren 2a - 1954ko otsailaren 12a) operatzaile eta dokumentalista zen, eta Kinó-glaz teoria sortu zuen, teknologia zinematografikoaren bitartez objektibitate absolutua lortzeko asmoz. Jaiotzez Denis Arkadievitx Kaufman (errusieraz: Денис Абрамович Кауфман) izena zuen.
Bi garaitan garatzen da Vertoven lana:
- Prestakuntzarik gabe kapturatzen du bizitza kameraren bidez (giza-begiak baino hobeto ikusten du kameraren begiak)
- Muntaiaren bidez planoak berrantolatu, bizitzatik hartutako pusketak batzeko helburuarekin, eta ‘nik dakusat’ bat sortzeko.
1924an jartzen du abian metodo utopiko hori film luze baten bidez: Kino-glaz (Kinó-glaz); zinema, batez ere, medio dokumental gisa ulertzen duela defendatzen du. Teoria honek ez du onartzen: drama, idatzitako gidoia, zinemako fikzioa, aktore profesionala, saiakerak, dekorazioak, etab. Lumièren garbitasun dokumentaletik urruntzen gaituen ezer.
Vertovek saiatutako objektibotasunak eragin handia izango du 1960ko hamarkadako zinemazaleengan (Cinema Verité, Jean Rouch, bereziki); eragina izan zuen Jean Vigorengan edota beste dokumentalistengan (Herbehereetako Joris Ivens eta John Grierson britainiarra).
Entzumenaren laborategia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere estudioan soinuen musikarekin hasten da probak egiten, hitzen eta fonogramen arteko muntaiak dira. 1918-1919 bitartean Moskuko Zinema Batzarrean dabil Kinonedelija egunkarian erredaktore nagusi lanetan. 1920an konturatzen da giza-begia gai dela bi edo hiru fotogramako zinema-plano bat harrapatzeko. (zati txiki-txikiak sar zitezkeen, nahiz eta horrek pentsamenduaren egitura eta ikuspegi naturalaren tenporalitatea hankaz gora utzi).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dziga Vertov |